Zer da?

Osteopatia esku-sendabidea da. Bai diagnostikorako bai tratamendurako Oinarrizko Arnasketa-Mugimenduaren ezaugarrietan oinarritzen gara. Oinarrizko Arnasketa-Mugimedua gorputz osoan agertzen den uzkurtze- eta lasaitze-mugimendua da, bai faszietan bai likido zefalorrakideoaren (LZR) gorabeheran. Erritmikoa da, automatikoa eta inkontzientea.

Osteopatia anatomian eta fisiologian oinarritzen da, eta hiru printzipiodun teorian: osotasuna, autosendaketa eta egitura/funtzioa harremana.

  • Osotasuna: gure osotasuna elkarren artean harremana duten egiturek osatzen dute, eta egitura horiek interdependenteak dira.
  • Autosendaketa: funtzionamendu egokiaren memoria zelula bakoitzean dago, eta, beraz, gorputzaren egituretan. Mugimendua jarraitua da eta helburu gisa homeostasia du beti.
  • Egitura / funtzioa harremana: egitura batek aldaketaren bat jasaten duenean, mugimenduak funtzioari eragiten dio eta alderantziz. Horrek definitzen du lesio osteopatikoa.

Bizitzadun egitura guztiak (hezurra, giharra, erraiak …) mugitu egiten dira. Gizakiaren elementuren batek mugimendu graduren bat galtzen duenean, elementu horren funtzioa asaldatu egiten da, eta horren mende dauden beste funtzioei ere eragiten dio.

Osteopatiak lesioa (osteopatikoa) aztertzen du eta bizitzaren parte den mugimendu horren galeraren arrazoia bilatzen du. Etiologia (jatorria, kausa) tratatzen du, eta ez sintoma. Bilatzen dena da oreka fisiologikoa eta anatomikoa berreskuratzea, horrek lagunduko baitio gorputzari osasuna berreskuratzen.