Osteopatia ezagutu

Osteopatia eskuzko sendagaia da. Diagnostikorako zein tratamendurako Oinarrizko Arnasketa-Mekanismoaren (OAM) propietateez baliatzen gara.

OAMa mugimendu bat da, fluktuazio bat, hedapen eta erlaxazio bat. Gorputz osoan gertatzen da ehunen, mintzen eta fluidoen sistemen bidez. Erritmikoki gertatzen da, modu automatikoan eta inkontzientean. Modu sotilean adierazten da, eta, aldi berean, bizi-ahalmen osoa du gure organismoaren osasuna mantentzeko eta antolatzeko (homeostasia).

Osteopatia anatomian eta fisiologian oinarritzen da, eta hiru printzipiodun doktrinan:

Osotasuna: gizakia osotasun bat da, bere ingurunearen eraginpean dagoena. Edozein mailatako edozein arazok gorputz osoan eragiten du.

Autosendaketa: organismoaren gaitasuna bere oreka-egoera berrezartzeko edo mantentzeko. Funtzionamendu onaren memoria inprimatuta dago gorputzeko zelula bakoitzean, eta beraz, bere egituretan. Mugimendua etengabea da eta homeostasia bilatzen du.

Egitura/funtzioa erlazioa: egitura bizi oro (hezurra, muskulua, erraia, guruina, nerbioa) mugitu egiten da. Gizakiaren elementuren batek mugimendu-graduren bat galtzen duenean, bere mende dagoen funtzioa zaildu egingo da, eta disfuntzioa konpontzen ez bada, egitura aldatu egingo da eta alderantziz. Era berean, gorputzak alterazio horiek konpentsatu beharko ditu, eta urruneko sintomak agertuko dira.