Zer da osteopatia?

Osteopatia funtzionalarekin gorputzari laguntzen diogu oreka osasungarri baten bila, eta kontaktu leunarekin egiten dugu, kanpoko indarrik ezarri gabe. Lagundu egiten diegu gure organismoak osasun-arazoren bat gainditzeko dituen baliabideei.

Gure lana bizitzako edozein fasetan aplika daiteke, sortzetik azken etapara. Lagundu dezakegu sintomaren bat, gaitzen bat, ondoezen bat, traumatismoren bat agertzen denean, eta gure bizi-zikloan gertatzen diren aldaketa-aldietan.

Lan osteopatikoak gorputzak bizitzako edozein etapatan dituen baldintzak eta baliabideak optimizatuko ditu: haurdunaldia, haurtxoa, haurra, helduaroa…

Osteopatiak bilatzen du gorputzaren
berezko gaitasun indarberritzailearen
(bizi-indar fisiologikoa) adierazpen hobea.

Bizi-funtzio fisiologikoari bere
potentziala adierazteko aukera ematen dio.

Nola egiten dugu lan?

Osasuna orekaren sinonimoa da.

Osasun-arazo baten adierazpena egitura baten gelditasuna da, edozein dela ere egitura: artikulazioa, muskulua, faszia, nerbioa, erraia, zirkulazioa, immunitate-sistema, sistema neuroendokrinoa, eremu psikoafektiboa…

Horren ondorioz, organismoak sintoma bat izango du epe luze-laburrean. Gorputzaren hizkuntza da, arreta behar duela esateko.

Pertsona bat kontsultara etortzen denean, bere gaitzaren kontakizuna jasotzen dugu historia klinikoan, aurrekariekin, proba medikoekin eta abarrekin batera. Ondoren, bere gorputzak adierazten diguna entzutera pasatzen gara. Pertzepzio sotil eta sakon baten bidez, gure eskuak gai dira baloratzeko ehunen eta gorputz-erritmoen egoera, eta arazoarekin kontaktuan jartzen gara.

Diagnostikorako zein tratamendu osteopatikorako, Oinarrizko Arnasketa-Mekanismoaren (OAM) propietateetan oinarritzen gara.

Anatomia-fisiologiatik arrazoituz eta Oinarrizko Arnasketa-Mugimenduaren (OAM) bultzadan leunki oinarrituz, gorputzari berari laguntzen diogu beste oreka ez-kaltegarri bat aurkitu dezan.

Osteopatia lagun duzu

Osteopatia

Haurdunaldia

Haurrak

Amaia Labaka

Lehen kontaktua osasunaren ikuspegi holistikoarekin nerabezaroan izan nuen. Tratamendu alopatikoak ez zuen funtzionatzen, eta beste tratamendu batzuk bilatzen eta probatzen hasi nintzen: fitoterapia eta nutrizioa, kinesiologia… Nire esperientzia pertsonalak eta osasun-arazo bati aurre egitean profesional haiek transmititu zidaten natura-legeekiko ikuspegi global eta errespetuzkoak liluratu ninduen bide bat erakutsi zidaten… eta honaino ekarri nau…

Terapia naturalen eta eskuzkoen (fitoterapia, nutrizioa, kiromasajea, eskuzko drainatze linfatikoa-Vodder, kinesiologia…) formazioan urteak eman ondoren, osteopatia funtzionala ezagutu nuen, praktika leuna, sakona eta emaitza bikainekoa. Ez nuen zalantzarik izan UNED-Bergarako Osteopatia Kranialeko Akademiarekin (OKA) lankidetzan eskaintzen duen Osteopatia Formazioan murgiltzeko.

Osteopatiak, bai zientzia gisa eta bai arte gisa, konkistatu egin ninduen. Argi izan nuen nire dedikazio esklusiboa, eta horixe eskaintzen diet nire kontsultara etortzen diren pertsonei. Kontsultan lanean ari naiz 2016tik.

Osteopatiak eskatzen du bai prestakuntza jarraitua, eta bai eskuz hautemateko gaitasunaren garapen progresiboa. Eskuak, hatzak, praktikarekin doitzen dira.

Osteopatia Kranialeko Akademiako kide naiz (OKA) www.aocraneal.com, non saio kliniko eta ikasketa-jardunaldiei esker gure jakintza berritzen, indartzen eta konpartitzen dugun.

Non gaude

Segundo Izpizua Kalea 6, Galeria. Osteopatia Funtzionala lokala. 20.100 Errenteria (Gipuzkoa)
Niessen Parkinetik 2 minutura.
Autobus geltokitik minutu batera: Donostia-San Sebastian, Pasai Donibane, Oiartzun, Irun, Hondarribia.
Renfe geltokitik 3 minutura.