Osteopatia eta haurrak

Osteopatiak ez du adin-alderik ezartzen. Oso egokia da haurrentzat.

Jaiotzaren eta pubertaroaren artean, kanpoko eta barruko eraginak oso handiak dira. Garai horretan organismoak aldaketa anatomiko, fisiologiko eta psikiko handiak jasaten ditu.

Jaiotzean, haurtxoak garezurrean jasotzen dituen uzkurdurak oso garrantzitsuak dira Oinarrizko Arnasketa-Mugimenduaren (OAM) mugikortasunerako eta sistemak heltzeko (esaterako, arnasketa-, digestio-, nerbio-sistemak).

Jaiotzetik bertatik, “lesio osteopatiko” nabarmenak ikus ditzakegu jaioberriarengan. Badira egoerak (haurdunaldi mota, erditze zaila…) eta informazioak (kimikoak, emozionalak…), haurraren gorputzean tentsioak eragiten dituztenak, eta haurraren egoeran eta funtzioetan eragina dutenak.

Hona tratamendu osteopatikoaren adibideak haurtxoetan: bularreko kolikoa, berrahoratzeak, sortzetiko tortikolisa, garezurreko asimetriak, lo hartzeko zailtasuna, suminkortasuna, xurgatzeko arazoak, lakrimalaren buxadura.

Haurren tratamenduen adibideak: otitisa, bronkitisa, asma, bizkarreko minak, buruko minak, digestio-nahasmenduak, interbentzio baten ondoren osatzen ari diren haurrak, ortodontzia-tratamenduan laguntzea, garapen-arazoak dituzten haurrak.

Osteopatiak eskaintzen du, batez ere haurrekin, prebentzioz erreakzionatu ahal izateko abantaila handia.

Osteopatiak prebentzioz lan egiten du nahasmendu funtzionalak eta konpentsazioak egiturazko nahasmenduak eta kalteak sortu aurretik antzematen eta tratatzen direnean. Gainera, egiturazko lesioren bat badago, osteopatiak laguntzen du bai sintomak arintzen, eta bai gorputzak bere oreka onena aurkitu dezan.