Osteopatiak haurdun dagoen emakumeari lagundu diezaioke, emakumeari laguntzen baitio haurdunaldian dituen egitura- eta hormona-aldaketetara egokitzen. Egokitzapen egoki horrek emakumearen fisiologian eragiten du, eta horrek, aldi berean, umekiarengan era positiboan eragiten du.
Osteopatiak haurdunaldian ager daitezkeen hainbat asaldura arindu edo konpondu ditzake. Hona horietako batzuk:
-
muskulu-asaldurak: gerriko mina (lunbalgiak), ziatika (ziatalgiak) …
-
beheko gorputz-adarrei eragiten dieten zirkulazio-arazoak, sindrome konpartimental (konpartimentuaren sindromea) (karpoko kanalaren sindromea, tunel karpianoa) …
-
giltzaduretako (artikulazioetako) mina, saihetseko mina, pelbiseko mina …
-
erraietako arazoak: idorreria, hainbat erraietako konpresioa …
-
diafragmaren asaldura, arnasketaren asaldura …
Erditze-unea prestatzeko ere lan egokia egin daiteke pelbisa eta erditze-garaian parte hartzen duten beste egiturak ere prestatu baititzakegu. Era horretan, lagundu daiteke kanpo-laguntzak ahalik eta txikienak izan daitezen.