Osteopatiaren bitartez asalduraren bat izan duten egiturak edo sistemak lehengoratzen laguntzen dugu. Landu ditzakegu bai sistema muskulu-eskeletikoa, bai gune sakonak, hala nola, erraiguneak, nerbio-sistema, garezurra. Horrez gain, gune eta sistema horien artean dagoen interakzioa landu dezakegu.
Osteopatiak hainbat kasutan lagundu dezake, baina ez da ahaztu behar egokiespen asko sintomak direla, eta osteopatia haratago doala, desorekaren eragilea landu nahi baitu. Hona osteopatiarekin landu daitezkeen zenbait sintoma:
-
bizkarrezurreko arazoak: lepoko minak (zerbikalgia), bizkarreko minak (dortsalgia), lunbarretako minak (lunbalgiak), diskoko herniak, …
-
lotailuetako (ligamentuak) eta tendoietako arazoak
-
nerbio periferikoetako arazoak: karpoko kanalaren sindromea (tunel karpianoa), ziatika (neuralgia ziatiko, ziatalgia), izterreko mina (kruralgia, neuralgia krurala) …
-
erraiguneetako arazoak: digestio-asaldurak (digestio-aparatua), arnasketa-asaldurak (arnas-aparatua), ginekologia-asaldurak …
-
garezurreko arazoak: sudurreko infekzioak (sinusitisak, rinitisak), buruko minak (zefaleak, migrainak), loki-barailetako giltzadura (giltzadura tenporomandibularra, TMJ, ATM, LBG) …
Osteopatak organismo osoaren oreka bultzatzeko lan egiten du. Mindutako gunea lantzeaz gain, beste guneak ere lantzen ditu oreka horren bila. Bilatzen den oreka hori behar-beharrezkoa da etorkizuneko lesioak saihesteko.