Aurkezpena

Amaia Labaka naiz, UNEDen (Bergaran) ikasi dut osteopatia (2011-2015, Garezurreko Osteopatia Akademiaren esku dagoen titulu propioa).

Osteopatia ikasi aurretik, osasun holistikoan oinarritutako hainbat teknikari buruzko heziketa jaso nuen, eta osteopatia futzionala UNEDen ikas zitekeela jakindakoan, ikastea erabaki nuen.

Osteopatia funtzionalak eskuak erabiltzen ditu sendabide gisa eta kontuan hartzen du gorputzak duen funtzionaltasuna. Diagnostikoa eta tratamendua globaltasuna, autosendakuntza eta egitura/funtzioa erlazioa kontuan izanda egiten dira. 

Osasunean barne- eta kanpo-faktoreek eragiten dute eta baita organismoek faktore horiei nola aurre egiten dieten ere: traumatismoak, ebakuntzak, nutrizio-eskasia, maila baxuko estresa luzaroan, ingurumenaren eta elikagaien kutsadura, tentsio emozionala … Hainbat arrazoik eragin dezakete gorputz-disfuntzioa, hau da, lesio osteopatikoa. Lesio hori egitura-lesioaren aurrekaria da eta horixe tratatzen du medikuntza arruntak.

Osteopatiaren bitartez egitura-lesioa gertatu aurretik trata daiteke gorputza. Behin egitura-lesioa azaleratu ondoren, osteopatiak sintomak arindu ditzake eta gorputzari lagundu diezaioke berriz ere ahalik eta osasuntsuen egon dadin.

Osteopatia bizitzako edozein etapatan gomendatzen da: haurdunaldian, jaioberritan, haurtzaroan, helduaroan